Elektrizitatearen historia

Tales Miletokoak efektu triboelektrikoan erabili zezakeen anbar zati bat.

Elektrizitatearen historia gizakiak burutu duen elektrizitatearen ikerketa eta erabilerari lotua dago, bai eta fenomeno fisiko gisa haren aurkikuntza eta bere erabilpenerako gailuen asmakuntzari ere bai. Elektrizitatea aurreko fenomenoa aztertzen duen zientzia eta hura aplikatzen duen teknologiaren adarra da. Elektrizitatearen historia elektrizitatearen sorreraz eta eboluzioaz arduratzen den zientziaren historia eta teknologiaren historiaren adarra da. Elektrizitatearen fenomenoa antzinatik ikertu da, baina bere ikerketa zientifikoa XVII eta XVIII. mendeetan hasi zen. XIX. mende bukaeran, ingeniariek horretaz baliatu ziren industria eta etxetresnetan aplikatzeko. Teknologia elektrikoaren hedapen azkarrak elektrizitatea gaur egungo gizarte industrial modernoaren oinarri bihurtu zuen.[1]

Elektrizitateak aldaketa asko ekarri zituen: argiztapenekoak, mota askotako prozesu industrialak (motor elektrikoa, metalurgia, hozte-sistema…) eta komunikaziokoak (telefonoa, irratia). Herrialde kapitalistetan hedatuago zeuden etxetresna elektrikoek elektrizitatearen erabileraren gorakada ekarri zuten; zientzia, teknologia eta gizartearen elkarlanen ondorioz I+G eta I+G+B proiektuak sortu zituzten.

  1. (Ingelesez) Jones, David A.. (1991). «Electrical engineering: the backbone of society» IEE Proceedings A Science, Measurement and Technology 138 (1): 1.  doi:10.1049/ip-a-3.1991.0001. (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search